Ostirala, 09 Iraila 2022

Erletzea berriz irekitzea 2022

Honekin bederatzi urte izango dira Erletxeak ateak irekiko dituela. Langabezian bazaude, pentsio bat kobratzen baduzu, ez dakizu nola eskatu gizarte-laguntza bat, gehiago jakin nahi duzu Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruz, gizarte-larrialdietarako laguntzei buruz edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrerari buruz...

Ostirala, 12 Otsaila 2021

foto

Erresidentzia eta lan baimenen prozeduretan hainbat tasa ezberdin ordaindu behar izaten dira.

Tasa hauek urterik urte eguneratze dira. Artikulu berri honetan tasa ohikoenen prezio berriez gain, eskaera-orri ofizialak jaisteko loturak ere ekarri dizkizuegu.

Ostirala, 12 Otsaila 2021

notequedes.png

Espazio fisiko zein birtual gisa definitzen du bere burua Erletxeak. Bertan, egoera larrian dauden pertsonei arreta eta informazio zerbitzua eskaintzen diete.

bidasoa.hitza.eus. Alaine Aranburu.- Aurrez aurre laguntza eskaintzetik, era telematikoan laguntzera pasa ziren, barne antolakuntza eraldatuz. Aldaketa ez zen iraultzailea izan, konfinamendua hasi aurretik jada mezularitza aplikazio baten bidez elkar komunikatzen zirelako eta behin itxialdia amaitu zenean, espazioa berriz ireki zutelako. Erletxearen jardunari buruz hitz egin du HITZA-k Ruth L.Herrero eta Marioekin.

Asteazkena, 23 Abendua 2020

Entrega Premio Sare Erletxea

Elkartasuneko Santo Tomas saria Sarek ematen du. Santo Tomaseko Futbito Txapelketan, aurten, zoritxarrez, lehiaketa bertan behera geratu da.

Zer da Erletxea?

Informazio eta hausnarketarako erlauntza da erletxea, akzio eta agitaziorako lekua. Baina ez hori bakarrik, sormen eta bihurrikeriaz beterik dago. Espazio fisiko zein birtuala da. Kale Nagusiko 5.eko lokal bat bezain eskuragarria da, eta baita bertan sortzen diren ideia, hausnarketa eta sentimenduak bezain ukiezina. Erletxea taldea, elkartea, elkartasuna da. Denona da. >>>>

Lana eta baliabiderik gabe, zer egin?

Zer gertatzen da lanik gabe geratzen bagara? Eta langabezia dirulaguntza amaitzerakoan, zer? Zer egin dezaket? Nora joan naiteke? Ze eskubide dauzkat?

gure eskubidea da, informa ezazu >>>>