Berriak

Ostirala, 10 Maiatza 2013

cartelBihar, larunbata 11, 21:00etan jokatuko den areto-futboleko Errege Koparen finala dela eta, Herri Ziztadak ekimenetik, monarkia espainiarra bezalako inposaturiko instituzio zaharkitu eta bizkarroiari gure haserrea, ezinegona eta ukazioa erakusteko irundar guztiak deitzen ditugu. Monarkiaren ukazioak batzen gaitu, eta horregatik, sentsibilitate eta argudio desberdineko pertsona guztiak larunbaterako deitu dugun manifestaziora gonbidatzen ditugu, gurekin batera gutxiespen hori agerian jartzeko. Manifestazioa Urdanibia Plazatik (Mosku) irtengo da Artalekurantz, ¡Desahucio Real YA! Monarkia Kanpora! lemapean. 



Igandea, 28 Apirila 2013

Kartela

Pasa den martxoaren 15ean egin bezala, maiatzaren lehenengo honetan ere kalera aterako gara. Horren data nabarmenean ezin etxean geratu. Arrazoiak soberan ditugu eta. Irunen 5000 pertsona baina gehiago daude langabezian, EAE eta Gipuzkoakoa baina dexente handiagoa den batazbestekoa eta %20 ingurura iristen dena. 900 familia baina gehiago dira Larrialdietako Laguntzei esker bizi direnak. Hamaika euren etxeetatik kaletaturiko familiak. Gure herrikideen artean pobrezia, marjinazio eta bazterketa jasaten dutenen tasa handiagoa da egunez egun. Lan arloan, pentsioetan, hezkuntzan, osasungintzan... konponbidea murrizketak diren bitartean, bankuei diru gehiago, obra faraoniko gehiago eta plan errealen falta zein lanpostu duinak sortzeko baliabide publikoen inbertsio txikiagoa ematen da. Hau horrela, geroz eta handiagoa da kaleak hartu eta bidegabeko politika hauei aurre egin eta borrokatzeko beharra. Ez da krisia, kapitalismoa da! 

Orriak