Gizarte Larrialdietako Laguntza

Inprimatzeko egokitutako bertsioa

BDE-a ez bezala Gizarte Larrieldatietako laguntzak ez dira eskubide bat. Gizarte-larrialdietarako laguntzak ez dira aldizkakoak, dirutan ematen dira, subentzio moduan. Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko behar-beharrezkoak diren gastuak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez duten pertsona edo familientzat dira, eta berdin dio dena delako gastua arrunta edo ohiz kanpokoa den.

Bizikidetza unitate ekonomiko independientea1 izatea da baldintzetako bat baita laguntza eskatzen den udalerrian erroldatuta egotea eta bertan edo Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizitzea, eskabidea aurkeztu baino 6 hilabete lehenagotik gutxienez. 18 urte izan behar dira (eskatzailea umezurtza ez bada edo adintxikikoak edo behar berezaiak dituzten pertsonak bere karguan ez baditu).

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), alokairua, komunitate gastuak, ura, argia, gasa, betaurrekoak, hipoteka kreditua, dentista...ordaindu ahal izateko eska daiteke diru laguntza hau.

Eskatzailearen ondareak ezin du 30 000 eta 45 500 euro artekoa baina altuagoa izan. Diru-laguntza honen eskaintza 4 hilabetekoa da, 6 hilabetera zabaltzea posible izanik. Hau da Dekretuak dioena, baina esan beharra dago normalean laguntza hauek sei hilabetean edo urtean behin ematen direla. Alokairurako 250 euroko laguntza izango da gehienez eta inoiz ez da alokairuaren %70 baino gehiagokoa izango, laguntza 3000 €-koa izan daitekeelarik (250 € x 12 hilabete). DBEa jasotzen dutenek ezin izango dute diru-laguntza hau eskatu Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria (EPO) jasotzen delako. BDEa  jasotzen dutenek ezin izango dute diru-laguntza hau eskatu Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarrian (EPO) jasotzen delako.

Udalek kudeatzen dute diru-laguntza da hau. Urte bakoitzerako eskainitako diru kopurura egongo dira mugatuak. Eskubide bat ez denez, behin aurreikusitako dirua agortuta ez dira laguntza gehiago emango hurrengo urterarte.

Diru laguntza honen kudeaketa Udaletxeari dagoekionez Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dugu. 010era deitu, Hiritarrak Atenditzeko Zerbitzuko bulegora gerturatu eta Udal Gizarte Langile batekin hitzordua eskatu beharko dugu. Biziki garrantzitsua da diru-laguntza eskatu baino lehen informazioa eskuratu eta gure eskubideak zeintzuk diren ezagutzea.

Eskariari ez erantzuteak (isiltasun adnimistratiboa) dirulaguntza ezeztatzea esan nahi duela jakitea garrantzitsua da.

Nahiz eta Lege eta dekretuen bitartez arautua egon, Gizarte Langilearen subjektibotasunera baldintzatuta dago ein handi batean. Horregatik ditugun eskubideak ezagutzea garrantzitsua da.

Bizikidetza unitate bat: Elkarren artean famili lotura edo antzekoak (izatezko bikoteak) dituz-tenak dira Diru sarrerak Bermatzeko Errenta onuradunak izango diranak, edo norbanakoak.