Aldi baterako Jardueren Ordenantza: Inposizioa eta parte-hartze herritarraren aurkako eraso berria

Inprimatzeko egokitutako bertsioa

foto

Beste behin ere salatu nahi izan dugu Irungo udal gobernuak ez diola jaramonik egin herritar taldeek parte-hartze prozesuak mezu elektroniko eta ez-lotesleetatik harantz izan daitezen eskatzeko eginiko eskakizunari. Udal gobernuak aukera hau pausu bat gehiago emateko balia zezan nahi genuen, hiri birtualki parte-hartzaile batetik hiri benetan parte-hartzaile baterako aldaketa emanez.    
 
Atzo aurkezturiko ordenantzaren onarpenarekin gure ustetan parte-hartzearen heriotza gertatu da. Udal gobernu honen harrokeriak, nagusikeriak eta “despotismo demokratikoak” hil du parte-hartzea, mezu elektroniko bat eta auzoetan egindako bilera pertsonalista eta paternalistak parte-hartze deitzen baditu.  

 
Ez da eragile askoren, ia sindikatu guztien eta zenbait elkarte zein alderdi politikoren kapritxoagatik  izan ordenantza honi buruzko iritzia ematea. Udal gobernuak funtsezko edukia ezkutatu eta soilik interesatzen zaien alderdia azaleratu nahi du. Udaletxeak interes publikokoa dena eta ez dena erabakitzeko eskubidea beretzat hartzeak oraindik ere kezkatzen gaitu. Ahalmen honek zentsura politikora garamatzala ikusteko aukera izan dugu Iruña, Gasteiz zein Bilbon. 
 
Polemika sortzea ez da gure nahia izan, ezta gustuz kexatzea ere, antolatzen garen eta gure hiriko kaleetan jarduera eta ekintzak antolatzen dituzten hiritar eta pertsona moduan gure eskubidea erabiltzea baizik, gure hirian dagoen iritzi eta sentsibilitate aniztasuna kontutan hartzeak zer dakarren gure Udaletxeari azaldu nahi diogu. Gardentasuna eta benetako parte-hartzea eskatzen dugu, eta ez informazio partzial edota ezkutatze estrategiarik. 
 
Gure aldetik hau ez da hemen bukatzen, gure herriarekin eta herriarekiko lana ez da hemen bukatzen. Eguneroko gure lana da benetako parte-hartzearen alde egitea, eta horrela egingo dugu banaka zein elkarrekin, ideologia eta helburu aski desberdineko pertsona zein eragileak baikara. Hala ere badakigu eta ulertzen dugu indarren batura eta elkarlana funtsezkoa eta beharrezkoa dela. 

GUZTIOK OSATZEN DUGULAKO IRUN! eta IRUN GUZTIONA DELAKO!  

 

Etiketak: