“Aldi baterako Jardueren Ordenantza”-ren zirriborroa zalantzan jartzeko arrazoiak eta egiazko parte-hartze prozesu baten eskaera

Inprimatzeko egokitutako bertsioa

fotoBehean sinatzen dugun eragile, erakunde eta taldeek gure hirian aldi baterako jarduerak arautuko dituen ordenantzaren zirriborroari buruzko gure iritzia eta jarrera azaldu nahi dugu. Aipaturiko zirriborroa bazter dadin eskatzea eragiten duen iritzia. 

Ahalguztiduntasunetik proposaturiko ordenantza testu honek jasotzen dituen jarrerak ugariak direla ulertzen dugu, Udaletxetik eztabaidagarriak diren zilegitasunak bereganatzen direlarik, orain idatzia dagoen moduan irundar guztiona diren espazio publikoetako elkartze-jarduerak hura onartzea zailtzeraino. Halaber kezka handiz ikusten dugu zirriborro honetan agerturiko apustu zigortzailea, gure ustez jarrera kontrolatzailea eta murriztailea barne hartzen dituena, isilune administratiboaren erabilera zentzu honetan erabiltzea azpimarratuz. 

Horrela:

Hiru dira gure ustez guztiz eztabaidagarriak diren jarrerak, testu honetatik ondorioztatu eta artikuluetan zehatz-mehatz garatzen direnak

  1. Alkatetzak beregain hartzen du zein ekitaldi diren interes publikoko eta zeintzuk ez erabakitzeko zilegitasuna, hala nola aurrera eramango direnak zein izango diren eta zein ez erabakitzeko ahalmena:
    • 7.  Artikulua. a) “Lizentziak «prekarioko lagapenez» ematen dira, hau da, ez dute espazio publikoaren gaineko inolako eskubide subjektiborik ematen, beraz ez dira Udalaren aldetiko tolerantzia aldebakarreko ekintzak baizik, eta hortaz, berauk edozein unetan atzera bota ditzake...”
    • 7. Artikulua. c) Administrazio-isiltasuna:: "Administrazio-isiltasunak onarpen eza izango du ondorio, horrela aurretiko gaitze-titulurik ezean ezingo da espazioaren erabilerarik egin.”
    • XEDAPEN GEHIGARRIA: “Ordenantza honen gauzatzea, baita berauk eskatzen duen interpretazioa ere, Alkatetza-Lehendakaritzari dagokio, zuzenean edo ordezkaritza bidez arituko delarik.”
  2. Ordenantza hau onartuko balitz, espazio publikoetako elkartze-jarduera muturreraino zailduko litzateke, espazio publikoan edozein jarduera gauzatzeko tramite burokratiko eta kontrolatzaileak kontaezinak izango liratekeelarik, beraurekin lortu nahi zenaren kontrakoa:
    • 8. Artikulua - Eskatzaileen ahalmena. “Lizentzia edo baimena eskatzen duten pertsona fisiko eta juridikoek, Irungo espazio publikoaren erabilera berezi edo pribatiboa egiteko, gaitasun juridiko osoa izateaz eta egiteaz gain, ez dute Irungo Udalarekin inolako zorrik izan behar.
    • II TITULUA: 15. ARTIKULUAREN A ETA B MOTEN ARAUTZEA
    • 16. Artikulua – Ematearen prozedura laburra
    • 17. Artikulua – Aurretiko jakinarazpenerako prozedura
    • 18. Artikulua – Espazio publikoetan kaleko jarduera musikal, artistiko...-en garapenerako baldintzak
  3. 3. Gure ustetan izpiritu kontrolatzaile eta murritzailearekin bat datorren erregimen zigortzailea du ordenantza honek: 
    • 22. Artikulua - Kautelazko neurriak
    • 23. Artikulua - Arau-hauste motak
    • 26. Artikulua - Arau-hauste arinak
    • 27. Artikulua - Arau-hauste larriak
    • 29. Artikulua - Zigorren zenbatekoa
    • 30. Artikulua - Zigorren finkatzea
    • 31. Artikulua - Zigor eta arau-hausteen preskripzioa
    • 32. Artikulua - Baimenen baliogabetzea eta baimen berriak lortzeko ezintasuna

Zirriborroaren artikuluez gain gai hau eramateko modua ere kezkagarria deritzogu. Beste behin ere opakutasuna izan da joera nagusia lehen unetik. Horrela, kalean gauzatzen diren jarduera gehienen antolaketan parte hartzen dugun gizarte, kultura eta kirol eragile eta elkarteen gehiengoari ez digute  hasiera batean ezer jakinarazi, aipatu zirriborroaren lorpenean gure burua aurrea hartzera behartuz. Behin lortuta, azterketarako eta argudioen lanketarako emandako epea barregarria da, uda betean egonik gainera. Horixe presa zirriborroa euskarara itzuli ez dela, gure iritziz salagarria dena.

Irundar guztionak diren eremu publikoetan gauzaturiko jarduerentzako erregulazioa ulertzen dugu eta baita begi onez ikusi ere, baina gizarte, kultura eta kirol eragile eta elkarteei horretarako prestaturiko kontu batera mezu elektroniko bat bidaltzea baina parte-hartze handiagorik ez baimentzea ez da onargarria. Horrelako zerbait ezin da parte-hartze deitu. 

Hau guztiagatik gizarte, kultura eta kirol eragile eta elkarte inplikatu guztien arteko prozesu parte-hartzaile bat irekitzea eskatzen dugu, zeinetan guztien artean espazio publikoaren erabilera erabaki dezakegun, betiere berdintasunetik eta elkarrekiko errespetutik, parte-hartzaile guztiek ez soilik iritzia emateko baizik eta adosturiko erabakirako eskubidea duten. 

Kalea Irungo bizitza eta pertsonen harreman sozial zein kolektiboak aberasten dituen pertsona zein ekintza sozial, kultural eta ludikoen elkarbizitzarako espazio bezala ulertuko duen ordenantza baten bila gabiltza. Espazioa pertsonak beste pertsona eta ingurugiroarekin libreki eta errespetutik adierazi eta sortzeko lekutzat daukagu. Irun jarduera eta ekitaldi ezberdinak bateratzen diren hiri dinamikoa dela eta beraz aipaturiko jarduera eta ekitaldientzako erregulazioa beharrezkoa dela ulertzen badugu ere, ez dugu uste udal gobernua izan behar denik interes publikotzat zer har daitekeen eta zer ez erabakitzeko ahalmena duen bakarra. Espazio publikoaren erabilera askearen bermea nagusi izan behar duela ulertzen dugu. 

Behean sinatzen dugun eragile eta taldeek parte-hartze prozesu baten irekiera eskatzen dugu, baita aipaturiko arrazoiak direla eta egungo zirriborroaren berehalako bazterketa ere. 

Sinatzaileak:

  • Irungo Ernai,
  • Gazte Komunistak,
  • Lakaxita Gaztetxea,
  • Bidasoaldeko M15M,
  • angulaberria.info,
  • Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikarrak,
  • Irungo ELA,
  • Irungo LAB,
  • Irungo CCOO,
  • Irungo ESK,
  • STOP Desahucios Bidasoa,
  • Irungo Bilgune Feminista,
  • Txingudiko AHT-aren Aurkako Taldea,
  • Irungo Askapena,
  • Erletxea,
  • Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkartea
  • Moskuko Antifaxistak

Berri erlazionatua:  "La calle es de todos y todas, disfrutémosla libremente"

 Ordenantza hemen deskarga dezakezu edo hemen irakur dezakezu 

Etiketak: