Erletxearen lehen ondorio gehienak «negatiboak» dira

Inprimatzeko egokitutako bertsioa

argazkiaoarsobidasoa.hitza.info. Rebeka Parras.- Lau hilabete igaro dira dagoeneko Erletxeak ateak ireki zituenetik, Kale Nagusiaren 5. zenbakian. Gizarte larrialdietarako laguntzen eta prestazioen inguruko informazioa ematen dute astelehenero bertan parte hartzen duten boluntarioek. Orain, lehen ondorioak kaleratu dituzte taldeko kideek, eta gehienak «negatiboak» direla onartu dute.

«Informazio faltak eta batez ere, ezarritako gehiegizko baldintzek eskatzaileen gehiengoa laguntzetatik kanpo uzten ditu», salatu dute Erletxeko kideek. Hala, emakumeak eta helduenak kolektiborik kaltetuenak direla ondorioztatu dute. Halaber, familia askok bizi duten egoera medio, «haurrak hazi eta hezi ahal izateko laguntza gabezia» dagoela salatu dute.

Horiek horrela, jasotako informazioa zuzena zen edo ez jakiteko Erletxera jo dutela aholku bila adierazi dute bertako kideek. «Denbora tarte honetan informazio falta, erdizkakoa edo erabat okerrekoa eman dela ikusi dugu» esan dute: «Lanbideren edo Ongizate bulegoetan jasotako tratuarekin ezinegona ere agertu dute zenbaitek». Informazio gehiago, oarsobidasoa.hitza.info-n.

Etiketak: