Etxebizitzarako Prestazio Osagarria (EPO)

EPO izenekoa eskubide bat da, Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) osagarria. Ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren alokairu-gastuak kitatzera bideratuta dago. Alokairua edozein modalitatetakoa izanik ere eta ez dira 275 euro baino gehiago emango. 

Etxebizitza gastuetarako prestazio osagarria jasotzeko baldintzak honako hauek dira:

  • BDE jasotzaile izatea, osagarri bezala hartzen delako.
  • Etxebizitzarik jabetzan ez izatea edo alokairu publikoan ez egotea. Alokairu gastuak ordaintzeko beharra izatea eta dokumentuekin frogatu ahal izatea: alokairu kontratu, berrakuratze, elkaraukuratze, ostatu kontratu, edo gela alokairu bidez.
  • 3. graduko senidetasuna ez izatea, bizikidetza unitatean bizi dena eta erremtatzailearen artean inolako erelzaio familiarrik ez egotea. 
  • Etxebide, Etxebizitza departamentuan, alokairua eskatzeko izen ematea beterik izatea, edo eskaria eginda izatea.

Etxebizitza berdinean famli lotura daukaten 2 bizikidetza-unitate edo gehiago egonda ere prestazio bakarra eskeiniko da. Famili lotura ez izanez gero gehinez 2 prestazio emango dira. Eta bizikidetza kolektiboetan ( alberge, pentsio...) ez da mugarik egongo eta bizikidetza.unitate bakoitzari emango zaio diru-laguntza baldimtzak bete ezkero.