Zer dira Herri Ziztadak?

Akzioa dira, agitazioa. Elkarlana da, sentsibilitate eta ekimenen batuketa. Ideia eta ekintzen itsagora eta itsasbehera, "Irun, la ciudad del buen humor"-ekin hasi zena eta Sistema Kapitalistarekin amaitu besterik nahi ez duena. Geldirik egotea jada ez da aukera! Abian jartzeko garaia da. Mugitzeko garaia. Eskubideen alde egiteko garaia. Salatzeko garaia.

Zaharretik berria sortzekoa. Interneten, baina batez ere kalean, plazetan, ikasketa zentruetan, lantokietan, tabernetan... Noiznahi eta nonahi. Pertsonentzat diren eta galduak ditugun espazioen berreskuratzea da. Inkomunikazioaren aurkako komunikazioa. Jasan, jasan, jasan... izanaz nekaturik gaude. "Umore oneko hiria"-z asperturik gaude, langabeziaz, pobreziaz, bazterketaz nazkaturik gaude. Noiz arte? Denok dugu erantzuna.