Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE)

Inprimatzeko egokitutako bertsioa

DBE-a (Dirusarrerak Bermatzeko Errenta) hilero jasotzen den diru-laguntza da, baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonek oinarrizko beharrak ase ditzaten. Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eskubide bat da. Hau da, eskatutako baldintzak betetzen dituen pertsona edo familiei eskeini behar zaie. 

Eskubide bat denez eskatzen duen edozein pertsona edo familiari ematen zaio, baldintzak bete ezkero. Baldintzak hurrengoak dira::

  • 23 urte baina gehiago izatea (salbuespenak-salbuelpen) 

  • Bizikidetza-unitate1 bat sortzea gutxienez eskaria egin baina urte bete lehenagotik. Baldintza hau gurasoen etxetik kanpo bizi behar dutenentzat da adibidez. Salbuespenak adin-txikikoak karguan izatea, tratu txarren biktima izatea edo zahartzaro, elbarritu edo alargun pentsioen hartzaile izatea dira. 

  • Benetako bizilekua Euskal Herrian eduki eta bertan erroldatuta egotea, azken 3 urtetan etenik gabe. Baldintza hori betetzen ez bada, eskaera aurkeztutako datatik gutxienez urtebeteko errolda onartuko da, 5 urteko lan-jarduera ordaindua froga badaiteke. Pentsio publikoa jasotzen duten pertsonak edo genero-indarkeria jasan dutenak izango dira salbuespena, eta urtebeteko errolda izatearen baldintza soilik bete beharko dute. Aurreko baldintzetako bakar bat ere betetzen ez bada, beharrezkoa izango da azken hamar urteetan bost urtez gutxienez erroldan egotea. 

  • Baliabide nahikorik ez izatea. Hileko diru-sarrerak bere bizikidetza-unitateko kideen arabera dagokion DBE-aren hileko zenbatekoaren azpitik egotea. Gehienezko diru-sarrera bizikidetza-unitatearen zenbatekoan oinarrituko da. Bizikidetza-unitateko pertsonen baliabideen arabera neurtuko da zenbatekoa. Begiratu taula. 

  • Ohiko bizilekua den etxeaz gain (etxea, garajea eta trastelekua) edo lan-jarduera garatzeko erabiltzen den higiezinaz gain, beste jabetzarik ez edukitzea (salbuespenak salbuespen) Taula begiratu. 

  • Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea eta Gizarteratzeko Akordio bat edo Aurreakordio bat sinatuta edukitzea eta Titularrari edo bizikidetza-unitateko kideei dagozkien prestazio ekonomiko guztiak (pentsioak, langabezia, subsidioa, elikagaien pentsioa, eta abar) aldez aurretik eskatuta izatea. 

  • Egoitza baimenik ez baduzu, ez duzu zergatik lan bilatzaile bezala izena eman behar, bai ordea lan txertatze zerbitzuetan (orientazioa, formakuntza...) . 
     

Baldintza hauek nabarmendu ditugu baina badira beste batzuk.

Ohar garrantzitsuak: 

  • Etxebizitza bakoitzeko bi BDE eskeiniko dira bakarrik (ostatu kolektiboetan izan ezik) 
     
  • BDEa eskatzen duenak beste diru-laguntzarik jasotzen badu, BDEak (falta dena emango du) dagokion tartea beteko du. 
     
  • Pentsioen osagarria eskuragarri izango da, pentsio bat jasotzen duten pertsona eta familientzat. BDE-a bezala hau ere eskubide bat da. 12 ordainketa laguntza bermatzen dira. Kobratzen den pentsioaren zenbatekoaren eta bataz besteko baten araberakoa da. 
     

Non?

2013ko urtarriletik aurretiko hitzordua ezabatu zuten, eta beraz Irungo Lanbide-bulegoetatik pasa beharra dago. Goizean goiz egitea komenigarria da (8:30etan irekitzen dituzte ateak) eguneko hitzordu kopuru mugatua baitute: 

    • Lanbide Irun - Antzaran: Antzaran 15. Telf: 943 61 19 92. 
    • Lanbide Irun - San Miguel: Basurko kalea z/g (San Migel auzoa). Telf: 943 61 13 23. 
       

Bizikidetza unitate bat: Elkarren artean famili lotura edo antzekoak (izatezko bikoteak) dituztenak edo norbanakoak dira Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren onuradunak izango direnak.