Ekaina 2016

Errefuxiatuekin elkartasunaren bizikleta martxa Irundik

IMG_4533.JPGEkainak 20 Errefuxiatuen Nazioarteko eguna. Igandea 19 Elkarteratzea- Manifa Donostian eta bizikleta martxak

Datorren ekainaren 19 13:00etan Gipuzkoako Harreraren Aldeko Plataformak elkarretaratzea-manifestazioa deitu du Donostian errefuxiatuekin elkartasuna erakusteko.

Egun hori hautatu dugu, Ekainaren 20 Asilo eta Babesaren Nazioarteko eguna delako eta gerra dagoen edo eskubideak urratzen diren herrialdeetatik ihes egin beharra duten pertsonen eskubideak aldarrikatu nahi ditugulako.