Uztaila 2013

Gizarte Larrialdietako Laguntza

BDE-a ez bezala Gizarte Larrieldatietako laguntzak ez dira eskubide bat. Gizarte-larrialdietarako laguntzak ez dira aldizkakoak, dirutan ematen dira, subentzio moduan. Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko behar-beharrezkoak diren gastuak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez duten pertsona edo familientzat dira, eta berdin dio dena delako gastua arrunta edo ohiz kanpokoa den.

Gizarte laguntzak

 

Gizarte laguntzak, gure eskubidea

Lana eta baliabiderik gabe, zer egin?

Zer gertatzen da lanik gabe geratzen bagara? Eta langabezia dirulaguntza amaitzerakoan, zer? Zer egin dezaket? Nora joan naiteke? Ze eskubide dauzkat? 

Galdera guzti hauek erantzutea instituzioen bete beharra da, Udaletxearena batez ere, informazio kanpainak bultzatuz. Baina isiltasunaren politika da nagusi edo erdizkako informazio interesatua helarazten dute. Hemen galdera hauei erantzuna ematen saiatuko gara.