• Zer da Erletxea?

    Informazio eta hausnarketarako erlauntza da erletxea, akzio eta agitaziorako lekua. Baina ez hori bakarrik, sormen eta bihurrikeriaz beterik dago. Espazio fisiko zein birtuala da. Kale Nagusiko 5.eko lokal bat bezain eskuragarria da, eta baita bertan sortzen diren ideia, hausnarketa eta sentimenduak bezain ukiezina. Erletxea taldea, elkartea, elkartasuna da. Denona da. >>>>

    Zer dira Herri Ziztadak?

    Akzioa dira, agitazioa. Elkarlana da, sentsibilitate eta ekimenen batuketa. Ideia eta ekintzen itsagora eta itsasbehera, "Irun, la ciudad del buen humor"-ekin hasi zena eta Sistema Kapitalistarekin amaitu besterik nahi ez duena. Geldirik egotea jada ez da aukera!  >>>>

    Lana eta baliabiderik gabe, zer egin?

    Zer gertatzen da lanik gabe geratzen bagara? Eta langabezia dirulaguntza amaitzerakoan, zer? Zer egin dezaket? Nora joan naiteke? Ze eskubide dauzkat?

    gure eskubidea da, informa ezazu >>>>